ELEBI TALDEA enpresak zerbitzu osoa emateko bokazia du. Hori dela-eta, sortu zenetik bi helburu izan ditu: eraginkortasuna eta globaltasuna. Zerbitzua edonolakoa izanik ere, ondo erantzutea ez ezik, marketin eta komunikazio arloetan hornitzaile bakar moduan lan egitea ere lehentasun estrategikoa izan da. Enpresa hau bost sailek osatzen dute, eta bostak modu independentean aritzen dira lanean.
Horrez gain, sailok lankidetza harreman estua dute gure bezeroek izan dezaketen edozer komunikazio-beharri erantzuteko. Koordinatutako egitura hori oinarrizkoa da proiektuei osorik heltzeko garaian. Gertutasun fisikoak, sintoniak eta elkarrekin lan egiteko ilusioak bezero zein proiektu bakoitzak erronka bihurtzen dute ELEBI TALDEA osatzen duten guztientzat.