Enpresa alorrean eta edukien garapenean espezializatuta dago gure ikus-entzunezko saila, eta bezeroen komunikaziorako eta publizitaterako irtenbide berriak eta malguak ematea du helburu.
Bezeroari eta bere beharrei egokitutako zerbitzu pertsonalizatua ematea da ideia nagusia.Bideo korporatiboak eta pribatuak, iragarkiak, erreportajeak, ikus-entzunezko proiekzioak, konbentzioetarako eta jardunaldietarako DVDak, web orrietarako eta streamingerako bideoak eta abar egiten ditugu. Horrez gain, materiala alokatzeko zerbitzua daukagu.
Grabazioari eta edizio digitalari dagokienez, tresna berrienak erabiltzen ditugu: 3D, flash eta telebistarako edizio eta ekoizpen sistemak.
BEZEROAK